Albisteak 2024
LEHIAKETA
28 Uzt 2024
Arraun Lagunakek eskuratu du XIII. Euskotren Bandera
Tolosaldeak lehen txandan aurkariekiko alde handia markatuagatik, liderrak izan dira azkarrenak.
Arraun Lagunakek eskuratu du Lekeition XIII. Euskotren Bandera, 11:20.68ko denboran helmugaratuta. Tolosaldea izan da bigarren, gaur lehen txandan aritu da, baina estu jarri dio garaipena liderrari eta azkenean 5 segundoko atzerapenarekin gelditu dute kronoa. Hirugarren eta laugarren postuak Donostiarra eta Oriorentzat izan dira, 11:38,56 eta 11:43,00ko denboran amaitu dituzte lanak, hurrenez hurren.
Honakoa ta Euskotren Ligako sailkapena momentu honetan: Arraun Lagunakek errenta handia du 80 punturekin, baina estu daude gauzak gainontzeko postuetan. Puntutan berdinduta daude Tolosaldea eta Orio 59rekin, eta 58 ditu Donostiarrak.
Enegarren erakustaldia eman du Bermeo Urdaibaik Lekeition
Enegarren erakustaldia eman du gaur Bermeo Urdaibaik Lekeition, eta XXXIX. El Correo Ikurrina poltsikoratu du. Liderrak, bigarren postuan amaitu duen Donostiarrari 17 segundu atera dizkio eta 20:32,85eko denboran gelditu dute kronoa. Estu izan dira gauzak hirugarren posturako Hondarribia eta Zierbenaren artean, baina azkenean berdeak izan dira azkarrenak. 21:07,24ko denbora egin dute Mikel Orbañanosen gizonek, eta Daniel Perezenek berriz, 21:07,64koa.
Eusko Label Ligako lehen koskan jarraitzen du Bermeo Urdaibaik, 117 punturekin. Zierbena da bigarrena 106 punturekin, eta Orio eta Donostiarrak 90 puntu dituzte.