Albisteak 2019
BEREZIAK
27 Aza 2019
Aurpegi ezagunak Santurtzirentzat
‘Soterak’ Eusko Label Ligako 2020. denboraldirako fitxaketak jakinarazi ditu
Behin Eusko Label Ligako denboraldia amaitu ondoren taldeak hurrengo urteko CaixaBank Koroaren lehiari begira jartzen dira. Santurtzi Iberdrolaren kasua da hau, zeinek azkeneko egun hauetan datorren denboraldirako fitxaketen berri eman duen Eusko Label Ligako lidertzara iristen saiatzeko.
Bere sare sozialen bitartez Santurtzik morez jantziko diren arraunlarien izenak jakinarazi ditu. Honela, Iker Zabalak bere taldean izango ditu Miguel Ángel Ruiz (Astillero), Asier Zurinaga, Adrián González (Hondarribia), Diego Hermo (Perillo), Oscar Viudez ‘Chila’ (Urdaibai) eta Iker Pascual (Zierbena).
Julio Artetxe, ‘Soterako’ presidentearen hitzetan "aurreko denboraldian lortutako emaitzak sendotu eta beste pauso bat eman nahi dugu. Izan ditugun bajak ahalik eta modurik onenean ordezkatzen saiatu gara ".