Albisteak 2016

LEHIAKETA

16 Abe 2016

A Coruña, marko erakargarria

A Coruña, marko erakargarria

Momentuko traineru onenak Riazorreko hondartzara uztailan iritsiko dira eta Coruña hiriko uretan estreinatuko dira 

Nahiz eta taldeak bere prestakuntzarekin hasitak egonda, CaixaBank Koroaren borrokaren hasiera oraindik urruti geratzen da. Eta aurten udara berritasunekin etorriko da. Besteak beste, uztailean lehiaketa A Coruñara joango da aurreneko aldiz, Riazor Hondartzara hain zuzen ere. Bertan, Teresa Herrera Bandera jokatzen da urtero eta aski ezaguna da estropada eremua.

A Coruñako Udaletxea eta ACTren arteko sinatutako akordioak, arrauna zabaltzeko eta kapital berri bat konkistatzeko balioko du. Gainera, estropada berri honekin, Galiziak berreskuratuko ditu bere bi asteburuak.

Elkartetik poztasunez jaso da akordioaren berri, jakinda gainera hiru urtez luzatuko den sinadura dela. "Akordio honen atzetik urte pilo bat egon gara eta, azkenean, 2017an lortu dugu Riazorreko Hondatzan gure traineruak ikustea", dio Pedro Anduezak, ACTko presidentea. 

Itzuli