Albisteak 2016

BEREZIAK

09 Aza 2016

Urrezko eta sentimenduz beteriko hitzordua

Urrezko eta sentimenduz beteriko hitzordua

Larunbatean, 13.00ak aurrera, Sevilla-Betis 50. estropadari irteera emango zaio Guadalquivir ibaian

Aulki mugikorreko hitzordu klasiko bat dator: Sevilla-Betis Estropada, eta gainera aurten urrezko koloreekin, 50 urte betetzen ditu eta. Froga nagusia 13.00etan abituko da Alamillo zubitik eta bertan Real Betis Balompié eta Sevilla Fútbol Club-eko 8+ lehiatuko dira garaipena eramateko. Ontzi hauek 6000 metrotako estropada bete beharko dute eta helmuga 'Muelle de la Decilias'-en kokaturik egongo da. Helmugara iritsi baino lehen, ontziak pasa beharko dira Euskadi Basque Country IV. Bandera jokoan jarri zen eremutik, NT2 Hondarribia nagusituz.

Azkenaldian froga honek txuriberde itxura dauka, azkenengo 10 estropadetatik, zazpitan Betis nagusitu da. Hala ere, Sevilla-k 30 alditan irabazi du estropada, eta Betis-ek ordea 19tan. Hain zuzen ere, Betis-eko arrunlariak nagusitu ziren joan den Euskadi Basque Country Sari Nagusian, serie guztiak irabazi eta gero, Sevillari bi segundu sartu zizkion finalean. Hirugarrena Euskadi - Basque Country izan zen, eta Malagako ontzia, ordea, laugarrena.

Beraz, larunbatean, Sevilla FC eta Real Betis Balompié-ko koloreek tindatuko dute Guadalquivir ibaia 8+ estropadekin, bai emakumezkoetan eta gizonezkoetan. Froga nagusia, 13.00tik aurrera. Zeinek eramango du ‘krokodiloa’?

Itzuli