ACT

2009an Euskotren Liga eratu zen emakumezkoen arraunari bultzada bat eman eta gizonezkoetan egiten zen bezalako goi mailako txapelketa bat sortzeko. Lehenengo edizioan 8 estropada jarri ziren jokoan eta selekzioka lehiatu zen. Txapelketa honetako lehen lau parte-hartzaileak Cataluña, Bizkaia, Gipuzkoa eta Galizia txapelduna izan ziren.

2011ean emakumezkoen arraun klubek selekzioen lekua hartu zuten eta 10 jardunaldiraino luzatu zen Euskotren Liga, Getaria - Tolosa kluben arteko baturak lortu zuelarik garaipena. Datorren bi urteetan Zumaia Salegi Jatetxeak lortu zituen garaipena (2012 eta 2013), 'bateleren' nagusitasunari hasiera eman aurretiko azken talde txapelduna bilakatuz.

Parte harturiko bi edizioetan txapeldunorde postu bat lortu ondoren, 2014ean San Juan Iberdrolak bere lehenengo garaipena lortu zuen Euskotren Ligan, Hibaika Jamones Ancín-en aurretik. Hemendik aurrera, ez da izan San Juan Iberdrola garaitu duen talderik eta urtez urte Euskotren Ligako garaikurra bereganatuz joan dira 2018an bere bostgarren txapelketa irabazi zuten arte. 2018koa, oso urte garrantzitsua izan zen Euskotren Ligarentzat, hamargarren edizioa ospatu baitzuen eta 16 jardunaldiraino luzatu zen emakumezkoen txapelketaren egutegia.

2019. urtean talde berri bat gehitu zen garaileen zerrendan. Orio Babyautok bere historiako lehen Euskotren Garaikurra erdietsi zuen. 2020ean 'mirotzek' garaipena errepikatu zuten Kantauriko traineru azkarrena izanik.

2021ean, eta lehia parekatu baten ondoren, beste talde bat gehitu zen irabazleen zerrendan, Donostia Arraun Lagunak. Gainera, Euskotren Ligako titulua lortu zuen Donostiako lehen trainerua izan zelarik.

2022ko denboraldian, Orio Orialkik berriro irabazi zuen, 14 jardunalditan hamabi garaipen lortuta, Euskotren Ligako lau parte-hartzailerekin jokatutako azken denboraldian. Hurrengo urtean, Euskotren Ligak lehiaketa-sistema berri bat estreinatu zuen, zortzi parte-hartzailerekin. ET Ligako eta Galiziako Ligako lehen biak igo ziren, Euskotren Ligako lehen hiru sailkatuekin batera. Tolosaldeak playoffa jokatu behar izan zuen bi txapelketetako hirugarren sailkatuen aurka, eta gipuzkoarrek mailari eustea lortu zuten.

Kirol arloari dagokionez, lehiaketa zabaltzea oso positiboa izan da, banderak lortzeko lehia inoiz baino parekatuagoa izan baita, lau traineru lehian egon baitira azken paladara arte. Donostia Arraun Lagunak, Orio Orialki eta Nortindal Donostiarra Ur Kirolak taldeek 5, 4 eta 4 garaipen lortu dituzte hurrenez hurren, baina Tolosaldeak ere gertu izan du banderaren bat. Azkenean, lehiaketa Donostia Arraun Lagunak taldearen alde erori zen 95 puntuei esker.
 

Euskotren Ligako txapeldunak

  • 2009: Galicia
  • 2010: Gipuzkoa y Galicia*
  • 2011: Getaria - Tolosa
  • 2012: Zumaia Salegi Jatetxea
  • 2013: Zumaia Salegi Jatetxea
  • 2014: San Juan Iberdrola
  • 2015: San Juan Iberdrola
  • 2016: San Juan Iberdrola
  • 2017: San Juan Iberdrola
  • 2018: San Juan Iberdrola
  • 2019: Orio Babyauto
  • 2020: Orio AE
  • 2021: Donostia Arraun Lagunak
  • 2022: Orio Orialki
  • 2023: Donostia Arraun Lagunak
  • 2024: Donostia Arraun Lagunak

EITB Patroi Onenaren irabazleak:

  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  • 2019: Nadeth Agirre (Orio)
  • 2020: Nadeth Agirre (Orio)
  • 2021: Miren Garmendia (Hondarribia)
  • 2022: Nadeth Agirre (Orio)
  • 2023: Nerea Perez (Donostiarra)
  • 2024: Nerea Perez (Donostiarra)

*El laudo emitido por el Árbitro de la ACT el 8 de noviembre del 2010, resuelve que la temporada 2010 de la competición Euskotren Liga tenga dos ganadoras ex aequo