Albisteak

BEREZIAK

02 Uzt 2022

ZALEEN GUNEA bueltan da!

ZALEEN GUNEA bueltan da! ZALEEN GUNEA bueltan da!

Asteburuan Bilboko Uribitarte pasealekuan, eta Donostiako Jacques Cousteau plazan izango da FAN ZONEa

Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako taldeetako zaleek esperotako guneaz gozatzeko aukera izango dute. Bi lehiaketetako Fan zonea bueltan da, eta horrekin batera, zaleen gozamena. Larunbatean, Bilbon, Uribitarte pasealekuan jarriko da, gune teknikoaren ondoan, eta Donostiako pasealeku berriko Jacques Cousteau plaza izango da iganderako aukeratutako tokia.

Bertan, arraun zaleek parrillan egin berri den Eusko Label hegaluzea edo lehiaketako garagardo ofiziala, Keler, dastatu ahal izango dute. Bestalde, beste hainbat gune interesgarri ere izango dira, hala nola CaixaBank Koroarekin argazkiak ateratzeko aukera, baita Euskotren Garaikurrarekin ere. BM puzgarriak ere izango dira Donostian, eta Neguako gunean sailkapenetako liderren jantziak ikusteko aukera izango da. Guzti hau nahikoa ez balitz, estropadak zuzenean jarraitu ahal izango dira, pantaila handiaren bitartze. Zalantzarik gabe, leku ezin hobea estropadez beste era batera gozatzeko.
 

Itzuli