Albisteak 2016

LEHIAKETA

14 Abu 2016

Urdaibai Aviak Zarautzen agintzen du

Urdaibai Aviak Zarautzen agintzen du

'Bou Bizkaiak' Zarauzko XXXIX. Estropadan garaipena lortu du eta San Miguel Ligako sailkapenean NT2 Hondarribiari puntu batera hurbildu da

Zarautz San Miguel Ligako egutegian gorriz markatuta dagoen zita bat da. Kasu honetan, Urdaibai Aviak 19'50''73ko denborarekin zortzi segundutan NT2 Hondarribia gainditu du eta honen bidez, Zarauzko XXXIX. Estropada eraman dute. Gainera, bermeotarrek CaixaBank Koroaren lehian puntu batera hurbildu dira hondarribitarrekiko. Ohorezko txanda San Juan Iberdrolak, hirugarren gaurko egunean, eta Kaiku Produchak, laugarren 'Bou Bizkaiarekiko' 17 segundura, osatu dute.

Tiran Pereirak lehenengo jaurdunaldiaren kolpeaz suspertu egin da eta jaurdunaldiko bostgarren denborarik onena egitea lortu du. Zierbena Bahias de Bizkaiako 'Galipoak' zazpigarren postu lortu dute. Txanda Portugalete Eulenek eta Zumaiak osatu dute, oraingo honetan, bizkaitarrak bederatzigarren izatea lortu dute eta sailkapen nagusian zumaiarrekiko aldea handituz. 

Bigarren txandan oso lehia gogorra ikusteko abagunea izan dugu eta azken olaturarte ezin izan dugu jakin zein izan den txandako garailea. San Pedro eta Cabo nor baino nor ibili dira, baina azken txanpan, galiziarrak gailendu egin dira eta jardunaldiko seigarrenak izatea lortu dute 20'22''68ko denborarekin. Orio Babyautok, hamargarren postuan, eta Astillerok, hamaikagarren postuan txanda osatu dute.

Patroi Onenaren CaixaBank Sariari dagokionez, Zumaiako patroia den Unai Osak maillot zuria berreskuratu du. Hala ere, Endika Perezek, Gorka Aranberrik eta Alfonso Diazek hurbiletik jarraitzen dute.

Hondarribia eta Castro Urdiales

San Miguel Liga hurrengo astean CaixaBank Koroako beste bi lehia izango ditu, larunbatean 18.00etan Hondarribian eta igandean 12.00etatik aurrera Castro Urdialesen IV. CaixaBank Banderaren lehiarekin

Itzuli