Albisteak 2015

BEREZIAK

16 Mar 2015

Txapeldunak euren postuetara itzuli dira

Txapeldunak euren postuetara itzuli dira

Hondarribia Arraun Elkartea izan zen San Pedroko Testean garaile, bestalde emakumezkoen kategorian San Juan Iberdrolarentzat izan zen garaipena.

VII San Pedroko Testaren aitzakiarekin 36 traineru bildu ziren larunbatean Pasaiako badian. Estropada martxan jarri baina lehenago estropada-eremua aldatu behar izan zuten eguraldiaren egoerarengatik. Gauzak honela, lehengo urteko ´la Caixa´ Koroaren txapeldunarentzat, Hondarribia Arraun Elkartearentzat, izan zen garaipena 19´50”71ko denborarekin. Urdaibai Aviaren ´Bou Bizkaia´, bost segundora, eta San Pedro Ecolmareren ´Libia´, 14 segundora, izan ziren ohorezko postuak betetzen. Laugarren postua San Juan Iberdrolarentzat izan zen, helmugan 20´09”04ko denbora markatuz, eta bostgarren postua aldiz, Zierbena Bahias de Bizkaiak eskuratu zuen Portugalete Grupo Euleni bi dezimako aldea ateraz. San Miguel Ligako traineruen zerrenda amaituz Astillero izan zen.

Emakumezkoen kategoriari dagokionez, Euskotren Ligako txapeldunarentzat, San Juan Iberdrolarentzat, izan zen garaipena 11´25”46ko denbora eginez, hiru eta zazpi segundoko aldea ateraz, hurrenez hurren, Hibaika Jamones Ancín eta Zumaiari.

Itzuli