Albisteak 2016

LEHIAKETA

04 Abu 2016

San Miguel Liga altueratik baloratzen

San Miguel Liga altueratik baloratzen

Tiran Pereirak, Kaiku Produchak, Urdaibai Aviak eta NT2 Hondarribiak denboraldi erdiko balorazioen azken atala protagonizatzen dute

'Erreka' ontziak lortu zuen Petronor Banderaz gain, gainontzeko banderak monopolio berdea eta urdina dute. Zortzi eta bi bandera hain zuzen ere. Honek, NT2 Hondarribiak 125 punturekin eta Urdaibai Aviak 121 punturekin CaixaBank Koroa euren artean lehiatzea lortu dute. Puntu gutxiko diferentzia hau Jon Salsamendiren gidaritzapean dauden mutilek erakutsitako erregulartasunarengatik da, izan ere, bermeotarrak hirugarren postutik ez dira jeitsi. Ordea, Mikel Orbañanosen mutilek zortzi bandera irabazi eta gero, bi laugarren postu eta bigarren postu bat eskuratu dute.

Hauen atzetik, Kaiku Producharen 'Bizkaitarra' aurkitzen da, momenturarte San Miguel Ligako borrokarengatik urrun dabilen arren - 'Ama Guadalupekoa'rekiko 23 puntura daude- hiru estropadetan bandera lortzeko hurbil geratu dira. Laugarren postu ordea Tiran Pereirako 'Mar do Con'entzat da. Talde galiziarrak, hasierako zailtasunak gailentzeko kapaz izan da eta pixkanaka pixkanaka hirugarren postuak lortuz ohorezko txandan sartzea lortu du 78 punturekin.

Hau da ohorezko txandako protagonistek egiten duten balorazioa.

Itzuli