Albisteak 2010

LEHIAKETA

24 Abu 2010

POSITIBORIK EZ SAN MIGUEL LIGA LEHIAKETAN, LEHEN 12 ESTROPADAK JOKATU ONDOREN LORTUTAKO 55 LAGINETAN; EUSKOTREN LIGAKO SEI LAGINETAN ERE EZ DA POSITIBORIK ATZEMAN

POSITIBORIK EZ SAN MIGUEL LIGA LEHIAKETAN, LEHEN 12 ESTROPADAK JOKATU ONDOREN LORTUTAKO 55 LAGINETAN; EUSKOTREN LIGAKO SEI LAGINETAN ERE EZ DA POSITIBORIK ATZEMAN

ACT elkarteko Dopinaren Aurkako eta Osasunaren Kontrolerako Batzordeak dopinaren aurka egindako jardunaren berri eman nahi dizue agiri honen bitartez. Jardun hori 2010eko abuztuaren 17a arte egindako ekinbideen bilduma da. San Miguel Liga lehiaketak dituen 18 estropadetatik 12 jokatu osteko bilduma, eta Emakumeen Euskotren liga bukatu osteko bilduma. Honatx xehetasunak.

San Miguel Liga:
- Ekinbide edo lagin bilketa kopurua:
a) Lehiaketatik kanpo: 17
b) Lehiaketan: 5
Guztira: 22

- Lortutako lagin kopurua:
a) Lehiaketatik kanpo: 34
b) Lehiaketan: 21
Guztira: 55

Euskotren Liga:
2 lagin bilketa, biak lehiaketan. Sei lagin lortu dira guztira.

Dopina kontrolatzeko legezko laborategiak aztertu ditu ACT elkarteak lortutako laginak, eta igorri zaizkizuen emaitzetan ikusi ahal izan duzuenez, ez dago emaitza positiborik. Laborategiak gaur-gaurkoz dituen baliabideekin ez da erreferentziako zerrendan agertzen den debekatutako substantzia edo metodoren baten erabilera frogatu ahal izan.

Oraingoz 14 laginei dagozkien emaitzak geratzen dira igortzeko Kontrol Laborategira. Horietako bi lehiaketatik kanpo egindako dopinaren aurkako bi kontrol dira, eta beste 12ak, lehiaketan egindakoak.

Dopinaren aurka egindako kontrolei beste analisi bat gehitu behar zaio. ACT elkartea osatzen duten klub guztietako arraunlariei egin zaien odol analisia. Guztira 207 arraunlariri egin zitzaien analisi hori. Abuztuaren 14an, Zarauzko estropada jokatu ondoren, hain zuzen ere.

Bilduma honetan ez dira jasotzen ACT elkarteko klubetako arraunlariei dopinaren aurkako borrokan kontrolak egiteko ahalmena duten beste erakunde batzuek egin ahal izan dituzten dopin kontrolak: kirol federazioak, Dopinaren Aurkako Agentziak, eta abar.

ACT elkarteak bilduma honetan azaldutako ekinbideak egiten jarraituko du 2010 denboraldia bukatu arte. Jardun horren berri ematen duen memoria komunikabide guztiei igorriko zaizue.

Itzuli