Albisteak 2022

ELKARTEA

29 Urt 2022

Kaiku eta Getaria ACTko bazkide berriak

Kaiku eta Getaria ACTko bazkide berriak

Klubek 2021eko ekitaldi ekonomikoa eta Zuzendaritza Batzordearen kudeaketa onartuta 

Gaur goizean egindako batzarrean, ACTko bazkideek amaitutzat eman dute 2021. urtea, denboraldiko aurrekontua eta Zuzendaritza Batzordearen kudeaketa onartuz. 

Batzarrak, gainera, jaitsi diren bi taldeak agurtzeko eta igo diren taldeei ongietorria emateko balio izan du. Kasu honetan, ACTren sortzaileetako bi taldek elkarteko bazkide izateari utzi diote, SD Tiranek eta Zarautz AEk, eta haien ordez SDR Kaiku AK eta Getariako AE izango dira bazkide berriak, getariarrak ACTko bazkide gisa estreinatuko direlarik.

Zarautz AE ACTko bazkide gisa ordezkatu ondoren, Jon Artola presidenteak ACTko Zuzendaritza Batzordean zituen eginkizunak betetzeari ere utzi dio. Haren ordezkoa Daniel Vazquez izango da, CR Cabo Da Cruzeko presidentea, eta Zuzendaritza Batzordean sartuko da Txema Vizcaino diruzainarekin, Pedro Olmedillo idazkariarekin eta Borja Rodrigo Presidentearekin batera.

Azkenik, denboraldi honetako Euskotren Ligako Play Offen formatua ere zehaztu da. Emakumezkoen lehiaketa zortzi taldetara handitu ondoren, igoerak eta jaitsierak erabakitzeko formatua ere aldatu egin da. 

Horregatik, 2022ko Euskotren Ligako lehen hiru postuetan sailkatzen diren taldeak eta, ARC-F eta LGT lehiaketetako lehen bi sailkatuak zuzenean sailkatuko dira 2023. denboraldiko Euskotren Ligara. Zortzigarren parte-hartzailea Play Offetan erabakiko da. 

Play Offean ariko dira Euskotren Ligako 2022ko azken sailkatua eta ARC-F eta LGT lehiaketetako hirugarren sailkatuak. 
 

Itzuli