Albisteak 2022

ELKARTEA

12 Mar 2022

Jardunaldi tekniko interesgarria ACTn

Jardunaldi tekniko interesgarria ACTn

Epaileek Estropaden Kodea interpretatzeko irizpideak errepasatzeko, ezagutzeko eta argitzeko aukera eman du.    

Udako traineru denboraldiari begira, ACTko kirolarien eta epaileen arteko hitzaldi informatiboa egin da gaur goizean Bilbon. Elkarteko bi lehiaketetako patroiekin, entrenatzaileekin eta klubetako arduradunekin egindako ekitaldia, irizpideak bateratzeko eta araudiari buruzko interpretazioa ezagutzeko baliatu da. Era berean, klubek epaileen ordezkariei araudiei buruzko edozein alderdi galdetu ahal izan diete.    

Horrela, kirolarien zalantza guztiak argitu ahal izan dira, eta lehiaketetan ematen diren benetako egoerei buruz eztabaidatu ahal izan dute. Zalantzarik gabe, bilera aberasgarria izan da bi aldeentzat, baina batez ere lehiaketak hobetzeko, klubak eta epaileak norabide berean lanean jarrai dezaten.
 

Itzuli