Albisteak 2022

BEREZIAK

01 Uzt 2022

Hemen da #TourCoronaCaixaBank!

Hemen da #TourCoronaCaixaBank!

Fan Zoneren itzulerarekin, CaixaBank Koroa eta Euskotren Garaikurra lehiaketako jardunaldi guztietan izango dira berriro eta sari bikainak irabazi ahal izango dituzu

Eusko Label Liga eta Euskotren Liga berriz ere hasiko dira Kantauriko eta Atlantikoko kostaldea zeharkatzen, eta beraiekin batera, FAN ZONEren espazio desiatua itzuliko da. Zaleentzat gordetako gune hau gaur arratsaldean estreinatuko da Bilboko Uribitarte pasealekuan, eta bertan izango da, besteak beste, Tour Corona CaixaBank. Bertan, Eusko Label Ligaren irabazleak, eta Euskotren Ligako irabazleak lortuko duten garaikur preziatuak izango dira, zaleek hauekin argazki bat ateratzeko.

Tour Corona CaixaBanken parte hartuz gero, sari zoragarri batzuk irabazi ahal izango dituzu, hala nola Eusko Label Ligako azken jardunaldia (LII GP - XLVIII Bandera El Corte Inglés- Portugaleteko Udala -700 Aniversario-) VIP Tribunatik ikusteko bi sarrera edo CaixaBank Patroi Onenaren txapeldunak sinatutako Maillot bat.

Parte hartzeko, Tour Corona CaixaBankera joan eta CaixaBank Koroarekin argazki bat atera behar duzu. Ondoren, Twitterren @actraineras jarraitzaile egin edota Instagramen @act_traineras eta #TourCoronaCaixaBank traolarekin igo argazkia (ikusi zozketako oinarriak). Bi sarietarako zozketa irailaren 12an egingo da.

Itzuli