Albisteak 2015

BEREZIAK

26 Eka 2015

Estropada eremu ezezagun bat

Estropada eremu ezezagun bat

Manolo Rodríguez, R.C. Mediterráneoko entrenatazileak La Malaguetako hondartzako estropada eremuaren berri ematen digu

San Miguel Ligako taldeak igandean orain arte beraientzat ezezaguna den estropada eremu batean lehiatuko dira. Traineruak lehenengo aldiz iritsi dira Malagara eta arraunlariek ez daukate aurkituko dituzten baldintzen inguruko ideia argirik, igandean 12:00etatik aurrera III Euskadi Basque Country Bandera lehiatzerako garaian.

Estropada eremu honetako sekretu guztiak azaleratzeko, Manolo Rodríguez, R.C. Mediterraneoko entrenatzaileak eurek egunero entrenatzeko erabiltzen duten eremuaren inguruan hitz egiten digu.

Itzuli