Albisteak 2016
BEREZIAK
20 Ira 2016
Denboraldiko balorazioak (I)
Denboraldi osoan zehar bigarren txandan aritu diren taldeek, San Miguel Liga 2016ko balorazioak eskeintzen dizkigute
San Miguel Ligako edizio berri bat amaierara iritsi da eta liga osatzen duten arraunlariei eta entrenatzaileei udara osoan zehar izan ez duten oporren unea iritsi zaile. Hala ere, talde bakoitzak denboraldian erakutsitako errendimenduaz hausnarketa egiteko unea iritsi da.
Gaurkoan, arraunaren zaletuei izugarrizko bigarren txandaz disfruttzeko aukera eman duten taldeen balorazioak dakartzagu. Txanda honetan jardun diren lau taldeek, maila izugarria erakutsi dute, azken urteetako txanda lehiatuenetariko bat osatuz. Horrela, Alfonso Diazek, Caboko patroiak; Jonathan Castanedok, Astilleroko patroiak; Kevin Gonzalezek, Tiran Pereirako arraunlariak; eta Irakoitz Etxeberriak, Orio Babyautoko patroiak, 2016ko denboraldian perpektiba ekartzen dute.