Albisteak 2010

LEHIAKETA

26 Abu 2010

CASTRO, SAN MIGUEL LIGAKO AZKEN HITZORDUA HIRU ASTEKO GELDIALDIAREN AURRETIK

CASTRO, SAN MIGUEL LIGAKO AZKEN HITZORDUA HIRU ASTEKO GELDIALDIAREN AURRETIK

San Miguel Liga lehiaketako azken aurreko asteburura iritsi da. Castron jokatuko da denboraldiko 16. estropada puntuagarria, eta Kantabriako hiri eder hartaraino mugituko da arraunlarien tropela, karabanak hiru asteko geldialdia egin aurretik. Eguerdian aurkeztu da XII. BANDERA FLAVIOBRIGA estropada Castroko Itsas Aktibitateen Pabilioian, eta bertan izan dira Castro Arraun Elkarteko presidentea, Agustin Anglada Jauna, udaletxe horretako Kirol Zinegotzia, Agapito Pastor jauna, eta ACT elkarteko presidentea, Piter Bravo jauna.

Estropadak 22.500 euro banatuko ditu saritan, eta Castroko Arraun Elkarteak antolatzen du. Castroko Udala eta Iberia Ashland Chemical enpresa dira babesleak. Lehiaketa eguerdiko 12tan hasiko da, eta ontziek 5.556 metroko distantzia osatu beharko dute: lau luze eta hiru ziaboga. Txanden ordena estropada egunean San Miguel Ligako sailkapenaren arabera erabakiko da.

Caja Madril Koroa airean dago. Orio Amenabar eta Urdaibai Umpro Avia orpoz orpo ari dira trofeo hori lortzeko asmoz. Herriko ontziak, aldiz, bi onenengana hurbiltzeko asmoa du. Castrok denboraldiko lehen bandera irabazteko asmoa du, non eta bere zaleen epelean. Castron bukatuko da, era berean, 8. postua bereganatzeko borroka. San Pedro Ecolmare aurretik da, baina gertu ditu Hondarribia Orsa eta Kaiku Ambilamp.

Itzuli