Albisteak 2024

ELKARTEA

29 Aza 2024

ACTk dopinaren aurkako 81 kontrol egin zituen 2024 denboraldian

ACTk dopinaren aurkako 81 kontrol egin zituen 2024 denboraldian

2024. denboraldian, Elkarteak, Dopinaren Aurkako eta Osasunaren Kontrolerako Batzordearen bitartez, 81 kontrol egin dizkie bi lehiaketetan (Eusko Label Ligan eta Euskotren Ligan) eta Play-Offetan parte hartu duten Arraunlariei: 38 lagin jaso dira lehiaketan eta 43 lehiaketatik kanpo.

Laginen analisi guztiak Bartzelonako IMIMeko Dopina Kontrolatzeko laborategiak egin ditu, Dopinaren aurkako Munduko Agentziak (AMA-WADA) homologatutako zentroa. Analisi horien emaitzek agerian utzi dute debekatuta dagoen substantziarik edo metodorik ez dagoela, aurkako txosten analitiko batean izan ezik. Txosten hori diziplina-epaileari helarazi zitzaion.

ACTek nabarmendu nahi du, dopinaren aurkako borrokan hartutako konpromisoan eta azken denboraldietako lankidetzari eusteko prestutasunarekin, Dopinaren Aurkako Euskal Agentziari ACTko kirolari guztien lokalizazioen fitxetan sartzeko aukera eman zitzaiola aurreko denboraldi osoan. Hori guztia, beren eskumenen esparruan, egoki iritzitako kontrol guztiak egin ahal izateko eta, horrela, gure diziplinan dopinaren aurkako borroka bultzatzeko.

Itzuli