Albisteak 2016

BEREZIAK

10 Abu 2016

Abenturaren olatuan nabigatzen

Abenturaren olatuan nabigatzen

Marta Benitok eta Orion Gonzalezek, arraunlari kataluniarrak diren bikoteak, bikote bilakatzeko istorioa eta bizitzen ari diren ametsa kontatzen digute

Arraunaren munduan suertatzen diren istorioak amaigabeak dira. Era guztietako istorioak aurkitu ditzakegu. Gaurko egunean kataluniarra den bikote baten istorioa ezagutzen dugu. Beraien izenak Marta Benito eta Oriol Gonzalez dira. Bi arraunlari hauek Club de Rem Badalonan hasi ziren arraunaren munduan sartzen eta gaur egun amets bat betetzera eraman dituzte: traineruen mundua probatzea. Urriatik, Benitok zein Gonzalezek asteburuetan 1200 kilometro inguru bete dituzte prestaketak lanak egiteko, Badalona eta Errenteria banatzen dituzten kilometroak hain zuzen. Oriol Gonzalezek Donostiarrako bigarren ontzian sartzeko aukera izan zuen eta Marta Benitok, Euskotren Ligako faboriotonetako batean sartzea lortu zuen, Hibaika Jamones Ancinen hain zuzen ere.

Urtean zehar Bartzelona eta Donostia batzen duten trenean ordu asko pasa izan behar baldin badute ere, ekainatik biek Errenterian logela bat alokatzea erabaki zuten eta bertan euren pasioan zentratzeko aukera izan dute: arraunean hain zuzen. 'San Miguel Liga Bernetik'eko atal berri honetan, Marta Benitoren eta Oriol Gonzalezen abenturan barneratzen gara.

Itzuli