Albisteak 2017

LEHIAKETA

25 Api 2017

12 txapeldungai Euskotren Ligako lehian

12 txapeldungai Euskotren Ligako lehian

Datorren uztailaren 8 eta 9an, Orio eta Donostiako uretan, emakumezkoen txapelketa gorenera sartzeko playoff-a jarriko da jokoan

Euskotren Ligaren bederatzigarren edizioa hasteko gutxi falta da jada, eta aurten inoizko hautagai zerrenda handienerekin datorkigu. 12 izango dira datorren uztailaren 8 eta 9an oriotar eta donostiar uretan lehiatuko diren traineruak emakumezkoen txapelketa gorenerako lau postuetako bat lortzeko.

Honela, parte-hartzaileen artean Arraun Lagunak Donostiako Berdintasuna, Cabo, Cikautxo Lea Artibai, Deusto Bilbao, Donostiarra, Hernani Iparragirre Sagardotegia, Hibaika Jamones Ancín, Hondarribia AE, Orio Babyauto, Portugalete, Zumaia Salegi Jatetxea eta, txapelketako azken txapelduna, San Juan Iberdrola izango dira. ‘Batelerek’, lehengo urteko ekainean egin zen araudiaren aldaketaren ondoren, baldintza batzuk bete beharko ditu euren postua ziurtatzeko.

Euskotren Ligaren Araudiaren 2. Artikuluaren 3 atalak dio: “bost talde baina gehiago baleude izen emanda, aurreko urteko txapeldunak gutxienez bostgarren postu bat lortu beharko du konporaketetako jardunaldietako batean”. Aldaketa honen arabera, et kontuan hartuz aurten 12 parte-hartzaile daudela, San Juan iberdrolak ez dauka oraindik bere postua ziurtaturik txapelduna izanda ere, baina Euskotren Ligan parte hartzeko postuetako bat lortuko luke bi jardunaldietako batean gutxienez bostgarren postu bat erdietsita.

Behin Orio eta Donostian txapelketa lehiatuko duten lau taldeen izenak jakin ondoren, lehia Santander eta Pasaiara mugituko da uztailaren 22 eta 23n; uztailaren 29 eta 30ean aldiz, Getxo eta Zierbenaren txanda izango da; eta azkenik, azken urteotan egin ohi den bezala, Zarautzen koroatuko dira Euskotren Ligako erregina berriak, abuztuaren 19 eta 20ean.

Itzuli