Albisteak 2016

BEREZIAK

13 Abu 2016

'Bou Bizkaia'k lehena kolpea gogor eman du

'Bou Bizkaia'k lehena kolpea gogor eman du

Urdaibai Aviak lehen jardunaldian garaipena lortu du, Euskotren Ligan ordea, Hibaika Jamones Ancin nagusitu da

Zarautzeko uretako lehen jaurdunaldian Urdaibai Aviak 19'27''50eko denborarekin garaipena lortu du. Hauek, zazpi segundutan Kaiku Producha garaitu dute eta NT2 Hondarribia 15 segundura utzi dute. Honek, CaixaBank Koroaren lehia estutzen du, izan ere, bi puntuko errentara hurbildu dira bizkaitarrak. Ohorezko txandara bueltatuz, Tiran Pereira 20'18''36ko denborarekin txanda osatu egin du bederatzigarren postua lortuz.

San Juan Iberdrolak ez du bigarren txandako ontziei aukerarik eman. Arroxek lehen metroetatik lehenengo postuan jarri dira eta 19'49''38ko denborarekin laugarren izatea lortu dute. Hauek, Patroi Onenaren CaixaBank Sariaren maillot zuria ere lortu dute, Endika Perezek lidergoa Unai Osarekin eta Gorka Aranberrirekin konpartitzen baitu. Txandako bigarren postua Orio Babyautorentzat izan da, oriotarrak bostgarrenak izan dira sanjuandarrekiko zazpi segundu galduz. Astillero seigarren izan da 46" galduz eta Cabo zortzigarren izan da San Pedrorekiko lau ehunenen galduz.

Lehen txandan, San Pedrok eta Zierbena Bahías de Bizkaiak izugarrizko borroka erakutsi dute. Azkenean, 'Libia' 20'19''12ko denborarekin txandako lehenak izatea lortu dute eta sailkapeneko zazpigarrenak izan dira. San Pedroren atzetik, 'galipo'ak iritsi dira bederatzigarren postuan. Azkenik, Portugalete Eulenek eta Zumaiak txanda osatu dute.

Hibaika Jamones Ancinek ez da etsitzen

Euskotren Ligako borrokan, Hibaika Jamones Ancinek eta San Juan Iberdrolak izugarrizko lehia izan dute, baina azkenean, erreteriarrak 10'42''52ko denborarekin estropadako lehenak izatea lortu dute. Emaitza honekin, San Juan Iberdrolaren eta Hibaika Jamones Ancinen errenta hiru puntutara murriztu egin da. Estropadara bueltatuz, Orio Babyauto izan da hirugarren eta Cabo laugarren izatea lortu du.

San Miguel Liga eta Euskotren Liga bihar 12.00tan zarautzeko uretan estropada berri batera bueltatuko dira. Euskotren Ligako txapelduna Koroatzeko aukeraz gain, Zarauzko XXXIX. Estropaden erregea zein izango den jakingo dugu.

Itzuli