Albisteak 2024

LEHIAKETA

20 Uzt 2024

Zierbenak denboraldiko bigarren bandera eskuratu du Aguiñon

Zierbenak denboraldiko bigarren bandera eskuratu du Aguiñon Zierbenak denboraldiko bigarren bandera eskuratu du Aguiñon

Bigarren postua bigarren txandan aritu den Donostiarrarentzat izan da.

Zierbenak Eusko Label Ligako bigarren bandera eskuratu du Aguiñon, proba 20:30,94ko denboran amaituta. Donostiarrak izan dira bigarrenak, bigarren txandan arituagatik, egungo liderrak eta Oriok baino denbora hobea egin baitute, kronoa 20:38,12ko denboran geldituta. Eusko Ligako liderrak hirugarrenak izan dira gaurkoan: Gorka Aranberrik gidatutako trainerua Zierbena baino 9 segundo geroago ailegatu da. Laugarrenak, berriz, oriotarrak izan dira 23.36 segunduko atzerapenarekin.

Ligako lider izaten jarraitzen du Bermeo Urdaibaik, 81 punturekin. Bigarren postua Zierbenarena da 76rekin, hirugarren Oriorena 64rekin eta laugarrena Hondarribiarena 62rekin.

 

Arraun Lagunakek irabazi du Barbanza Arousa Bandera

Arraun Lagunakek irabazi du barbaza Arousako Banderaren lehen edizioa, lanak 11:00,46ko denboran amaituta . Tolosaldeakoek estu hartu dituzte liderrak, eta amaiera aldean behin baino gehiagotan parean joan ostean, azken metrotan Juan Mari Etxabek prestatutako neskak nagusitu dira. Hirugarrenak oriotarrak izan dira, garaileak baino 8 segundo geroago ailegatuta. Laugarren postuan, berriz, Donostiarra gelditu da, 11:12,36ko denbora behar izan dute estropada amaitzeko.

Gauzak hala, Euskotren Ligako lidergoa sendotzen jarraitzen du Arraun Lagunakek eta momentu honetan 56 puntu ditu. Bigarren postua oriotarrena da, 43 punturekin. 42 ditu Tolosaldeak eta 38 Donostiarrak.

Itzuli