ACT TV 2016

03 Uzt 2016

Zierbena arroxa kolorez tindatzen da

Zierbena arroxa kolorez tindatzen da

San Juan Iberdrolak, sei urteren ondoren, San Miguel Ligan garaipen berri bat lortzen du XXXIII. Petronor Bandera eskuratu ostean

Sei urte igaro dira San Juan Iberdrolak bere lehen eta momenturarte bakarra zen bandera lortu zuenetik. Gaur, 2016ko uztailaren 3an ordea, ‘Erreka’ ontziak 19’ 52” 20 denborarekin XXXIII. Petronor Bandera lortu du Urdaibai Aviarekiko bi hamarreneko abantailarekin. Hirugarren postua Kaiku Producharen ‘Bizkaitarra’rentzat izan da, arroxekiko hiru segundu galduz. Horrela, San Miguel Ligako sailkapen nagusia inoiz baino estuago aurkitzen da, izan ere, NT2 Hondarribiak eta Urdaibai Aviak puntu berekin lidertzan jartzen dira, hauen atzetik, Kaiku Producha hirugarren jarraitzen du lau puntuko tartearekin. Patroi onenaren CaixaBank Saria Zumaiako patroia, Unai Osa, lehen postuan kokatzen da.

San Juan Iberdrolak lehen txandako jaun eta jabe izan da, txandako bigarrena izan den Tirán Pereira 16”ra utziz. ‘Ruly’ren gidaritzapean doazen arraunlariak, seigarren postuan amaitu dute estropada. Bestalde, Portugalete Eulenek minutu erdia galduta eta Zumaiak 32 segundu galduta, hamargarren eta hamaikagarren postuak lortu dute.

Sanjuandarren sufrimendua ez zen bukatu hala ere, ohorezko txandan arraun egin duten NT2 Hondarribiak, Urdabai Aviak eta Kaiku Produchak ez diote bandera lortzea erraz jarri. ‘Bou Bizkaiako’ mutilek azkeneko luzean pixkanaka pixkanaka denbora jaten joan dira San Juan Iberdrolako mutilei eta azkenean video finisha erabiltzeko beharra izan da eta 18 zentesimengatik sanjuandarrak Bandera irabazi ez arren, Urdaibai Aviak emaitza honen bitartez NT2 Hondarribia sailkapen nagusian berdintzen du, ‘Ama Gudalupeko’ko mutilak laugarrenak izan dira estropada honetan. Sailkapen nagusiko hirugarren sailkatuak, Kaiku Produchak, estropadako hirugarren postua lortu du 19’ 55” 94ko denborarekin. Azkenik, Orio Babyauto zazpigarren izan da 16” galduta.

Bestetik, bigarren txandan Cabo izan da garailea 20’02’’30 eko denborarekin eta bostgarren izatea lortu dute. Astillero ordea, Boirokoekiko sei segundu galdu dute eta hauek zortzigarren postua eskuratu dute estropadan. Txanda hau, Zierbena Bahías de Bizkaiak, bederatzigarren postuan gelditu denak, eta San Pedrok, azkeneko postuan amaitu duenak, bete dute.

Orio eta Donostia hurrengo zitak

Asteburu honetako emaitzak kontuan izanik, San Miguel Liga oso irikia geratzen da. Izan ere, NT2 Hondarribia eta Urdaibai Avia 33 punturekin berdinduta geratzen dira CaixaBank Koroaren lehian. Patroi onenaren CaixaBank Sariaren inguruan, Zumaiako patroiak, Unai Osak, Orion maillot zuria janzteko ohorea izango du. Aipatzekoa da, hurrengo estropada Orion jokatuko dela Orioko XXVI. Estropadak – IV. Orio Kanpina 18.30etatik aurrera. Igandean ordea, Donostiak jasoko du San Miguel Liga Eusko Label V. Banderaren ospakizunarekin 12.00etatik aurrera. Hurrengo asteko bi zita hauek, Euskotren Ligako edizio berri bat estreinatzeko balioko du.
 

Itzuli