ACT TV 2016
BEREZIAK
30 Uzt 2016
Sei luze zazpi bandera lortzeko
NT2 Hondarribiak Bandera Diputacion Foral de Gipuzkoa lortzen du eta Hibaika Jamones Ancinek ere garaipena lortu du
San Miguel Ligak zita berria izan du gaur Pasaian Bandera Diputacion Foral de Gipuzkoako ospakizunarekin. Bertan, NT2 Hondarribiak garaipena lortu du Urdaibai Avia 2'' atzerago utziz. 'Ama Guadalupekoa' ontziak 'Bou Bizkaia' ontziarekin lehia gogorra izan du, baina azkenean txanda apurtzea lortu du eta 19'28''04ko denborarekin estropada eremu honetako errekorra lortu du. Horrela, Ioseba Amunarrizen gidaritzapean dauden mutilek hiru puntuko errenta lortu dute Urdaibai Aviarekiko CaixaBank Koroaren lehian. Ohorezko txandara bueltatuz, Kaiku Produchak hirugarren izatea lortu du 19'40''76ko denborarekin, Orio Babyauto berriz zazpigarren izan da.
Bigarren txandari dagokionez, 'Mar do Con' ontzia hasieratik amaierararte lehen postuan egon da eta 19'47''06ko denboran gelditu du kronoa, sailkapenean laugarren izateko balio izan zaie denbora hau. Atzetik 19'52''88ko denborarekin Astillero izan da eta San Juan Iberdrola kronoa 19'58''24ko denboran gelditzea lortu dute, bostgarren eta seigarren izan dira sailkapenean hurrenez hurren. Bigarren txanda hau, Cabok osatu du hamargarren postua lortuz.
Lehen txandan, San Pedroko etxeko ontziak hasieratik txandako iniziatiba izan du eta 20'00''68ko denborarekin estropadako zortzigarren postua lortu dute. Atzetik, bederatzigarren postuan Zierbena Bahias de Bizkaiako 'galipoak' iritsi dira. Hauek, Zumaiaren aurretik bukatzea lortu dute eta txanda Portugalete Eulenek osatu egin du 20'12''84ko denborarekin.
Hibaika Jamones Ancin estreinekoz
Emakumezkoetan, 'Batelerak, berdintasunaren aintzindari' bandera Hibaika Jamones Ancinentzat izan da. Errenteriarrak Euskotren Liga edizio honetako lehen bandera eskuratzea lortu dute 10'45''22ko denborarekin. San Juan Iberdrola izan da bigarren bi segunduko atzerapenarekin. Horrela, sanjuandarrak hiru puntuko errenta izaten jarraitzen dute eta Caixabank maillot zuria beregan izaten jarraitzen dute. Hauen atzetik, Orio Babyauto eta Cabo iritsi dira, 19 segundura eta 21 segundura hurrenez hurren.
Bihar, Euskotren Liga eta San Miguel Liga Zumaian izango dira 12.00etatik aurrera. Euskotren Ligako bostgarren jaurdunaldia eta San Miguel Ligako hamaikagarren jaurdunaldia izango da izpide.