ACT TV 2015

BEREZIAK

30 Uzt 2015

San Miguel Ligaren denboraldi erdiko balorazioak (III)

San Miguel Ligaren denboraldi erdiko balorazioak (III)

San Miguel Ligaren erdibidera iritsi garen honetan, orainarteko ballorazioak egiteko unea iritsi da

Gaur San Miguel Ligaren denboraldiko lehen zati honetako balorazioen azken bideoa dakarkigu. Eta bideoen atala bukatzeko, NT2 Hondarribia, Kaiku Producha, Urdaibai Avia eta Orio Babyauto ekartzen dugu. Talde hauek kiniela guztietan faborito bezalak azaltzen ziren eta, egia esanda etekin handiena atera duenak ‘Ama Gudalupekoa’ izan da. Guztira sei bandera irabazi ditu eta, hirugarren aldiz, “la Caixa” Koroaren bila doa. Bere atzetik Urdaibai Avia, bi banderekin, eta Orio Babyauto, bandera bakarrakin, ixten dute garaileen atala. Kaiku Producha, bestalde, bosgarren sailkatuta dago, San Juan Iberdrolaren atzetik, eta momentuz, ez du banderarik lortu. 

Gaur Asier Zurinaga, Kaiku Produchako patroia; Irakoitz Etxeberria, Orio Babyautoko patroia; Gorka Aranberri, Urdaibai Aviako patroia; eta Osertz Alday, NT2 Hondarribiako arraunlariaren balorazioak entzungai izango ditugu.
 

Itzuli