Albisteak 2016

LEHIAKETA

17 Eka 2016

San Miguel Ligarean abentura hastear da

San Miguel Ligarean abentura hastear da

Igande honetan 12.00etatik aurrera Sevillan, Euskadi Basque Country IV. Banderaren eskutik San Miguel Ligaren edizio berri bati ekingo zaio

Guadalquivir ibaiako estropada eremua arrauna praktikatzeko gune ikusgarria da eta mundu mailan banku mugikorreko estropada eremu onenetarikoa da. Traineruentzat ordea, estropada eremu ezezaguna da. Hala ere, Euskadi Basque Country IV. Bandera baino lehen, zenbait aurrekari ospatu izan dira.

1992. urtean, exhibizio modura eta Expo Sevillaren ospakizunarekin batera, traineruek Guadalquivir ibaian boga egiteko aukera izan zuten. Honez gain, 2006. urtean, Traineras Casas de Cantabriako I Bandera ospatu zen, Dársenan. La Cartujako zubian zen estropadaren irteera eta helmuga CEARrean kokatuta zegoen. Estropada honetan, Astillerok, Castro-Laredok eta Pedreñak parte hartu zuten, azken talde hau izan zen estropadaren garailea. Estropada hartako arraunlari batzuk oraindik San Miguel Ligan ari dira arraunean, beraz, hauek Euskadi Basque Country IV Bandera eskuratzeko gogo gehiago izango dute.

Euskadi Basque Country Banderaren aurreko edizioetan, NT2 Hondarribia, Orio Babyauto eta Urdaibai Avia atera ziren garaile. NT2 Hondarribia 19'23''76ko denborarekin Playa de Malagetan gailendu zen eta Orio Babyautok, 2014. urtean Bartzelonan, 21'55''02ko denborarekin hondarribitarren emaitza bera lortu zuten. Azkenik, estropada honen lehenengo edizioan, Bartzelonan ere, Urdaibai Aviak bere kasileroa estreinatu zuen 19'51''54 denborarekin. Momentuz, bi aldiz bandera hau ez du inork irabazi, baina ¿IV. edizio hau izango al da errekor hau apurtuko duena? Igandean 12.00etatik aurrera, emoziozko abentura berri baten hasierarekin batera horren erantzuna jakingo dugu.

Itzuli