Albisteak 2015
BEREZIAK
28 Abe 2015
Presidenteek uretara salto egin beharko dute
Klubetako ordezkariek, arau berria onartu eta gero, San Miguel Ligan hiru estropadak jokatu beharko dute
Berri garrantzitsuekin dator hurrengo urteko San Miguel Liga. Joan den azaroan Pasaian egindako Batzarrean, bazkideek arau berri bat onartu zuten. Arau berri honekin, klubetako presidenteek, gutxienez, San Miguel Ligan zehar hiru estropadetan parte hartu beharko dute.
Egoera berri honek ustekabez harrapatu die klubeei, hala ere agintari guztiak jada hasi dira prestaketa fisikoarekin, beraien hitzetan, sasoitsu ailegatu nahi baitute “la Caixa” Koraren borrokara.
Ahaztu baino lehen, Inuzente Egun zoriontsu bat opa dizuegu ;)