Albisteak 2011

LEHIAKETA

08 Api 2011

PRENTSA OHARRA ACT

PRENTSA OHARRA ACT

Ohar honen bitartez, ACT Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak apirilaren 7an egindako batzarrean hartutako neurrien berri eman nahi da. Ustez ACT elkarteko klub bazkide bateko pertsona batzuen inguruan abiatutako prozedura baten inguruko neurriak, hain zuzen ere. Prozedura hori Kode Penaleko 361. bis artikuluan jasotzen denaren balizko lege haustea izatera irits liteke:

- Gertatutakoak ACT elkarteko diziplina batzordeari jakinaraztea, eta elkarteko dopingaren aurkako 5.3 artikulua aintzat hartuta, batzorde horrek egoki jotzen dituen erabakiak hartzea, hori egiteko eskumena duelako.

- ACT elkartea akusazio partikular gisa agertzea, prozeduraren nondik norakoak ezagutzen dituzten justizia-erakundeen aurrean, elkarteak kaltetuta ikusten duelako bere burua, elkarteko kide izan eta ustez arlo penalean legez kontrakoak diren jarrera erakutsi dutenen aldetik. Are gehiago, jarrera horiek kirol edo elkarte mailako arau-hausteak izan daitezkeela aintzat hartuta.

Hartuko diren neurriak ezin dira pertsona edo elkarte jakin baten aurkako erru leporatze gisa hartu, ACT elkarteak dituen arauekiko jarduera koherente gisa baizik, eta elkarteak betidanik dopingaren aurka erakutsi duen jarrera tinkoaren erakusle. Bestalde, gogoratu, dagozkien jurisdikziotan eskumenak dituzten erakundeak direla ezaugarri hauek dituen edozein gai aztertu eta epaitzeko arduradunak. Hori gertatu bitartean, derrigorrezkoa da ikertutako elkarte eta elkarte horretako kideen errugabetasun-presuntzioa errespetatzea.

Itzuli