Albisteak 2016

LEHIAKETA

24 Mai 2016

Playoffa begibistan

Playoffa begibistan

ARCko sei ontzik eta LGTko lau ontzik, playoffeko borrokan aritzeko eta hurrengo urtean onenekin lehiatzeko asmoa dute

San Miguel Liga hurrengo irailaren 17an eta 18an Bermeon eta Portugaleten playoffen bitartez ospatzen den igoera fasea jokatuko da eta ARCko eta LGTko 10 ontzik beren hautagaitza aurkeztu dute. Galiziako ligaren aldetik, Ares, Puebla, Mecos Mondáriz eta Samertolameu Rodman Group izango dira hautagaiak. ARC ligaren aldetik aldiz, Deustuk, Lekeittarrak, Getariak, OndarroakKaiarriba-Donostiarra eta Pedreñak hartuko dute parte. Nabarmentzekoa da, ARCko eta LGTko bi onenez gain, San Miguel Ligako azkenaurreko sailkatuak ere hartuko du parte igoera faseko gudan, aldiz, azkeneko sailkatua zuzen mailaz jeitsi egingo da.

Aurreko urtean, playoffeko bi jardunaldiak dominatu eta gero, Zumaia atera zen playoffeko txapeldun eta San Miguel Ligan bogan aritzeko plaza lortu zuten. Baina 'Telmo Deun' ontziaz gain, Portugalete Eulenek Getariarekin lehia latza izan ostean, San Miguel Ligako plaza defendatzea lortu zuen. 

Itzuli