ACT TV 2015

BEREZIAK

08 Abu 2015

Orio Babyautorentzat garaipena Meirako uretan

Orio Babyautorentzat garaipena Meirako uretan

Oriotarrak denboraldiko bigarren bandera lortu dute eta NT2 Hondarribiak Urdaibai Aviarekiko aldea 12 puntura gehitu du sailkapenean

San Miguel Ligak gaur arratsean bere hamargarren jardunaldia jokoan jarriko du I Bandeira Illa do Samertolameu - Concello de Moaña lehiatuz, non Orio Babyautok garaipena lortu duen 20'09"89ko denborarekin, honela San Miguel Liga honen denboraldiko bigarren bandera bereganatuz. Bigarren postua, bost segundora, NT2 Hondarribiarentzat izan da, eta Urdaibai Avia hirugarren izan da 25 segundora. Era honetan, NT2 Hondarribiak lider bezela jarraitzen du, 'Bou Bizkaia'rekiko 12 puntuko aldearekin. "la Caixa" Patroi Onenaren Garaikurrean, Irakoitz Etxeberriak jarraitzen du lidertzan, Asier Zurinagarekiko bost puntuko aldearekin.

Orio Babyautok denboraldiko bigarren garaipena lortu du ohorezko txanda 20'09"89ko denborarekin dominatuz. Atzetik, bost segundora, NT2 Hondarribia sartu da. Hondarribiarrak lidertzan jarraitzen dute, gaur 20'35"51ko erregistroarekin, hirugarren izan diren Urdaibai Aviarekiko. Txanda San Juan Iberdrolak itxi du 20'38"73ko markarekin, eta honela, sailkapenaren laugarren postuan finkatzen dira.

Kaiku Produchak eta Tirán Pereirak oso lehia polita bizi izan dute bigarren txandako garaipenarengatik, azkenean 'Bizkaitarra'rentzat izan den garaipena, 20'43"60ko denborarekin, bostgarren postua lortuz. Moañakoak aldiz, sestaoarrengandik lau segundora, seigarren izan dira. San Pedro Ecolmarek, zazpigarren, 20'57"88rekin eta Cabok, bederatzigarren 20'15"20rekin, itxi dute txanda.

Lehenengo txandan hasieratik amaierara Zierbena Bahías de Bizkaia izan da lehenengo postua lortu duena, eta ez du inolako aukerakin eman bere lehiakideei, 21'07"84ko denborarekin zortzigarren postua lortuz. Hauen atzetik, 11 segundora, Samertolameu Rodman Group sartu da hamargarren postua bereganatuz, eta Astillero 21'28"28rekin eta Portugalete Eulen 21'43"12rekin izan dira txanda ixten.

Bihar Boiron

San Miguel Ligak bihar itxiko du aurtengo galiziar lurraldeetako bidaia 12:00etatik aurrera XXV. Concello de Boiro Bandera jokoan jarriz.
 

Itzuli