Albisteak 2018

BEREZIAK

22 Mar 2018

Mahou - San Miguel-en fabrikak ACT-ko biltzarra jasoko du

Mahou - San Miguel-en fabrikak ACT-ko biltzarra jasoko du

Larunbat honetan ACT-ko bazkideak Burgosen elkartuko dira aurtengo Eusko Label Liga buruan dutela

ACT-ko biltzarra larunbat honetan izango da Burgoseko Mahou - San Miguel fabrikan goizeko 10etatik aurrera. Ez da biltzar hau toki honetan ospatuko den lehenengo aldia, beste urtetan ere bertan kokatu baita bilera garrantzitsu hau. Mahou-San Miguel-en fabrika kokapen ezin-hobea da, ACT ligako funtsezko zati bat delako.

Biltzar honetako arrazoirik garrantzitsuena Eusko Label Ligako egutegiaren baieztapena da. Uda honetan berriz ere momentuko 12 talderik onenak Corona CaixaBank preziatuaren alde lehia bizian noiz ikusiko ditugun jakingo dugu biltzar honen ostean. Eusko Label Ligaren egutegiaz gain, biltzar honetan Euskotren Ligako datak ere jakingo ditugu.

Itzuli