Albisteak 2022

LEHIAKETA

17 Ira 2022

Lekitarra eta Meira nagusi izan dira play offetako lehen jardunaldian

Lekitarra eta Meira nagusi izan dira play offetako lehen jardunaldian Lekitarra eta Meira nagusi izan dira play offetako lehen jardunaldian

Bizkaiko ontzia nagusi izan da, eta bigarren sailkatuari 16 segundo atera dizkio

Lekitarra Elecnor eta Samertolameu Oversea izan dira azkarrenak Eusko Label Ligara igotzeko play offetako lehen jardunaldian. Bizkaiko traineruak erraz gainditu ditu aurkari guztiak, Meira bigarren sailkatuari 16 segundoko errenta lortuz. Bestalde, galiziarrek bi segundoko aldea atera dio Bueu Teccarsari, 10 segundokoa San Pedrori eta 11 segundokoa Pedreñari. Denbora hauei esker, bizkaitarrek bost puntu dituzte igoerako sailkapenean, galiziarrek lau, Bueuk 3, San Pedrok 2 eta Pedreñak 1. Bihar Portugaleten erabakiko dira Eusko Label Ligara igoko diren bi traineruak.

Itzuli