ACT TV 2016

BEREZIAK

14 Uzt 2016

Larunbatean 16 ontzi izango dira Bilbon

Larunbatean 16 ontzi izango dira Bilbon

Bizkaiako hiriburuak San Miguel Ligako eta Euskotren Ligako jaurdunaldiak jasoko ditu

Bilboko ibaiak larunbat honetan 18.00etatik aurrera (ETB1 - TVG2) Bilboko Banderaren edizio berri bat jasoko du. Aurten, bandera honen zazpigarren edizioa izango da eta San Miguel Ligako seigarren jaurdunaldiari dagokio. Gainera, nobedade bezala, aurten emakumezkoen mailako Bilboko Banderaren lehen edizioa izango da. Aurreko asteko klasifikazioaren ondoren, larunbateko zitan, San Juan Iberdrola, Hibaika Jamones Ancin, Orio Babyauto eta Cabo nor baino nor aritzeko lehen aukera izango dute.

Jaurdunaldiak Udaletxeko Zubian izango du irteera eta helmuga, horrez gain, kanpoko balizak Pedro Arrupe Zubian kokatuta egongo dira. Estropada hau, banakako erlojupekoan jokatuko da. Gizonezkoen kasuan, hiru milla nautikoko distantzian arraun egingo dute, lau luze eta hiru ziaboga eman beharko dituzte. Emakumezkoen mailan ordea, bi luzeko egingo dituzte arraunean, mila eta erdiko distantzia betez. Estropada honetako irteera ordena CaixaBank Koroaren lehiako sailkapen orokorraren arabera izango da. Horrela, lehen txandan Zumaiak, Portugalete Eulenek, San Pedrok eta Zierbena Bahías de Bizkaiak hartuko dute parte. Bigarrenean, Cabok, Tirán Pererirak, Astillerok eta Orio Babyautok. Azkenik, ohorezko txandan, San Juan Iberdrola, Kaiku Producha, Urdaibai Avia eta NT2 Hondarribia arituko dira. Gainera, ohikoa izaten den bezala, San Miguel Ligako villagea Uribitarte Pasealekuan kokatuta izango da arraunaren zaletuak bertan jasotzeko.

Gaur goizean Bilboko Udaletxean VII. Bilboko Bandera aurkeztu da, eta bertara Ohiane Agirregoitia, Bilboko Udaletxeko kirol zinegotzia; Jose Manuel Ortiz, ACTko Zuzendaritza Batzordeko partaidea; eta Borja Rodrigo, Deustu A.Tko ordezkaria hurbildu dira.

Kontsultatu estropadaren dossierra

Itzuli