Albisteak 2011

LEHIAKETA

25 Abu 2011

KANTABRIAKO LAU ONTZI LORIAREN BILA CASTROKO ESTROPADAN

KANTABRIAKO LAU ONTZI LORIAREN BILA CASTROKO ESTROPADAN

Astillerok eta Pedreñak Kantabriako ontzi onena nor den dute jokoan, Castrok opor goiztiarrak saihesten dituen edo ez, eta Camargok, elitean mantenduko den edo ez

Castro, abuztuaren 25a. - Castrok San Miguel Liga-Mapfre Koroako 17. estropada puntuagarria hartuko du igandean. FLAVIOBRIGA XIII. BANDERA. Abuztuko azkena, eta 9. eta 10. sailkatuei oporrak emango dizkiena. Pizgarri asko Kantabriako lau ontzientzat, laurek baitute zer lortu franko. Astillerok eta Pedreñak sailkapeneko bosgarren postua lortu nahi dute, hori lortzearekin bat Kantabriako ontzi onenaren saria ere eskuratuko baitute. Puntu bakarra dago bi ontzien artean. La Marinera ontziak ere San Pedrok kentzen dizkion zazpi puntuak berreskuratu eta 8. postura igotzea du xede. Hori lortuz gero saihestuko du nahi baino lehenago oporrak hartzea. Etxeko zaleen epelean aritzea ere ez da erronka makala. Arreta berezia ere Camargoren jardunarentzat, elitean mantenduko ote den jakiteko lehian.

Estropada abuztuaren 28an jokatuko da, igandez, eguerdiko 12tan hasita. Castro Urdialesko SDR arraun elkarteak antolatuko du estropada, eta hango udaletxeak babestu. Lau luze eta hiru ziaboga osatu beharko dituzte ontziek, 5.556 metro denera, eta 22.500 euro banatuko dira diru saritan. Txanden banaketa bezperan Orion jokatutako estropadak utzitako sailkapenaren arabera egingo da.

Gaur eguerdian egin da estropadaren aurkezpen ekitaldia, Castroko Udaletxean. Haraino bertaratu dira Castroko Alkatea Iván González jauna, Kirol Zinegotzia José Mari Lindo jauna, ACTko Presidentea Piter Bravo jauna eta Klubeko presidentea, Agustín Anglada jauna.

Itzuli