Albisteak 2024

LEHIAKETA

25 Mar 2024

Ikusgai daude Eusko Label Ligako aurredenboraldiko zerrendak!

Ikusgai daude Eusko Label Ligako aurredenboraldiko zerrendak!

Lehen zerrendak aurkeztu dituzte gizonezkoen lehiaketan jardungo duten klubek.

Dagoeneko 100 egun baino gutxiago falta dira banku finkoko arraun lehiaketa nagusia itzultzeko, eta klubek aurkeztu dituzte 2024ko denboraldiko arraunlarien lehen zerrendak. Ikusgai daude talde bakoitzaren webguneko atalean.

Behin betiko zerrendak Eusko Label Liga hasi baino 20 egun lehenago iritsiko dira, taldeek gehienez 22 kirolari izango dituzte. Aurredenboraldiko egungo zerrendek 28 arraunlari izan ditzakete gehienez, eta gutxienez 18.

Urte aldaketa ACT Remo aplikazioan

Gainera, erabiltzaile guztiei gogorarazten diegu ACT Remo appean aurtengo informazioa erakusteko 2024a aukeratu behar dela. Horregatik, apparen goiko eskuinaldeko ikonoan klik egin eta nahi den urtea hautatu behar da.
 

Itzuli