ACT TV 2014

KLUBAK

09 Api 2014

"Iazko maila berean egongo gara"

"Iazko maila berean egongo gara"

Kantabriarrek hartu duten helburua nagusia mailari eustea da eta horrela bere 13. urtea San Miguel Ligan burutzea 

Pedreña ohorezko mailan dabiltza San Miguel Liga sortu zenetik. Eta hau izango da hauen helburua: marka mantentzea eta mailari eustea. "Taldean maila honetan inoiz aritutako arraunlari oso gazteak dauzkagu. Hala ere, lanari oso tinko ekin diote eta gure nahia arazoak ez pasatzea izan behar da”, Alejandro Mantillak dio. "Geroz eta maila handiagoa dago San Miguel Ligan. Ez bakarrik goiko partean, baita azpikaldean ere. Nik uste dut iazko maila berean egongo garela, baina barruan daukagun guztia emateaz sailatuko gara eta hau beste ikuspuntua emango digu. Jendea entzuten duzu eta guztiek sei lehenengoen artean ibiltzea nahi dute, baina ni zazpigarren postuarekin konformatzen naiz", parrexka explikatzen du.

Kantabriako arraunak pasatzen ari den egoari buruzko hitzak ere badauzka. "Dirua bukatu da eta orain talde indartsu bat osatzea oso zaila egiten zaigu. Etxean dauzkazun arraunlariekin jokatu behar dugu -oso onak direla ere- baina bere zailtasunak dauzka”, Mantillak bukatzen du. 

Itzuli