Albisteak 2018

ELKARTEA

13 Abe 2018

Getxo, goi mailako eremua

Getxo, goi mailako eremua

ACTk eta El Abra-Getxo Kirol Portua Sokietateak akordio berri bat sinatu dute eta honen ondorioz Getxoko Ikurriña 2022ra arte jokatuko da 

Imanol Landak, Getxoko alkatea eta El Abra-Getxo Kirol Portua Sokietateko presidenteak, eta Borja Rodrigok, ACTko presidenteak, gaur goizean akordio berri bat sinatu dute eta honen ondorioz, Getxok 2022ra arte punta puntako traineruak izango ditu Getxoko Ikurriñaren bila. Gogoratu beharra dago, Getxok ACT-ren ondoan nagibatu duela urte askotan eta, hain zuzen ere, Elkateraren urte sorreran, 2003an, bertan bukatu zen ACTk antolatutako lehenengo liga.                                                                                     

Imanol Landak esan duen bezala, “Getxoko Ikurriñak balio digu Getxoko Kirol Portuko ekintza zabaltzeko”. Baita, explikatu du ere “oihartzun handiko  ekitaldi baten aurrean gaude eta hau oso garrantzitsua da porturentzat eta, nola ez, herriarentzat”. Ekitaldian, alkateak gogoratu du ere “Eusko Label Ligak eta Euskotren Ligak pisu handia daukate gizartean eta ekonomiako esparruan ere. Eta jakinda El Abra-Getxo Kirol Portua Sokietateak oso interesatuta dagoela portuko azpiegitura eta jarduera zabaltzeaz, Getxoko Ikurriña plataforma ezin hobea da guzti hau martxan jartzeko.

Bestalde, Traineruen Kluben Elkarteko (ACT) presidenteak, Borja Rodrigok, jakinarazu du, Elkateak konpromisu hartzen duela Getxoko Ikurriña 2019ko Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako egutegian sartzeko, eta luzapena adosten bada, 2022ra arte. “Gaur sinatzen dugun akordioa berresten du Getxoren pisua Elkartean. Gogoratu beharreko gauza bat da, Elkartearen sorreran, 2003an, Getxoko urek jaso zutela jardunaldi bat. Horregatik, Elkartean izenean, eskertu nah idiot Getxoko Udalari urte guzti hauetan emandako konfidantzagatik”, explikatu du Rodrigok. “Jada hasi gara prestatzen datorren denboraldia eta espero dugu, uztailak 28an, -bazkideek horrela erabakitzen badute-, momenturiko traineru onenak irudi ikusgarriak eskeintzea Getxoko uretan”, bukatu du ACTko presidenteak.

Itzuli