ACT TV 2017
BEREZIAK
20 Abu 2017
Garaipen bikoitza San Juan Iberdrolarentzat
Arraun goiz ederra ‘Batelerentzat’ Zarauzko IX. Ikurriña eta Euskotren Garaikurra eskuratu dituelarik
Euskotren Ligako garaile bezala akreditatzen dituen Euskotren Garaikurra eta Zarauzko IX. Ikurriña jaso ditu gaur San juan Iberdrolak Zarauzko uretan. ‘Bateleren’ beste erakustaldi baten ondoren, estropada honen bigarren jardunaldian gailendu dira 22’55”86ko denbora baturarekin. Hibaika Jamones Ancín izan da bigarren 23’12”08 batuz eta Orio Babyauto hirugarren sailkatu da 23’50”46rekin. Arraun Lagunak Donostiak itxi du Zarauzko jardunaldi bikoitzaren sailkapena 24’36”78ko denborarekin.
San Juanen harrera
Gaurko garaipenarekin sanjuandarrek denboraldi bikain bat borobildu dute, Euskotren Ligako 7 garaipen lortu dituztelarik. ‘Batelerek’ euren zaletuen esker ona eta animoak jasoko dituzte gaur San Juanen 19.00etatik aurrera izango den harreran.