Albisteak 2019
BEREZIAK
24 Abu 2019
Formakuntza, dopinaren aurka
Juan Jose Badiola ACTko dopinaren aurkako batzordeko arduraduna ACTko klubekin batu da gaur goizean
Gaur goizean Bueueko Mar-eko Gizarte-Zentroan Eusko Label Ligako talde bakoitzeko medikuak, entrenatzaileak eta arraunlariak batu dira dopinaren aurkako formaziorako saio baterako. Saio hau, batzarrean adostutako erabaki bat izan da ACTko kirolariak dopinaren aurkako borrokan formatzeko eta kontzientziatzeko. Aurkezpen saio honetan ere, Juan Jose Badiola ACTko dopingaren aurkako batzordeko arduraduna egon da azkenaldian dopingaren aurkako lehiaren inguruan izan dituen berritasunak azaltzen. Aurkezpen honen ondoren, bertara gerturatu direnek aurkezpenean zehar izan dituzten zalantzak galdetzeko eta argitzeko parada izan dute.