ACT TV 2014

BEREZIAK

25 Mar 2014

Ez galdu aurtengo San Miguel Ligako egutegia

Ez galdu aurtengo San Miguel Ligako egutegia

Guztira 19 estropadak jokatu dira eta hemedikan kontsaltu ditzakezu San Miguel Ligako eta Euskotren Ligako denboraldiak nondik nora joango diren

San Miguel Ligak bere egutegia antolatuta dauka eta guztira 19 estropadak jokoan izango dira. Lehenengo jardunaldia Bartzelonan izango da II. Euskadi Basque Country Banderarekin ekainaren 29an. Hurrengo asteburuan, uztailaren 5 eta 6an, txapelketa Galiziara joango da eta bertan II Bandeira Nauta Sanxenxo jokatuko da; igandekoa, ordea, oraindik konfirmatu behar da. Uztailaren 12an Pedreñan IX. Marina de Cudeyo Bandera burutuko da eta igandean III Eusko Label Bandera Donostiako badian izango da. Bi estropada hauek Euskotren Ligari hasiera emateko balioko dute. Uztailaren azkenaurreko asteburuan Pasai San Pedro eta Oriora joango da San Miguel Liga eta Euskotren Liga. Espainako Txapelketa dela eta, etenaldi bat egongo da. Hala ere, hau baino lehen Getxoko Ikurrina eta Zierbenako Petronor Bandera jokoan jarriko dira. Azken hauek, baita Euskotren Ligarako puntuagarriak izango dira.

Estatu mailako txapeleketa eta gero, San Miguel Liga Galiziarra bueltatuko da eta oraingoan, larunbatean, Moañan eta, igandean, Boiron estropadak izango dira. Abuztuaren 16 eta 17an San Miguel Ligako klasiko bat etorriko da, Zarauzko Estropadak. Beti bezala, hauek Euskotren Ligari amaiera emango die. Laredo eta Hondarribiak lekukoa hartuko die Zarautzeri, eta hilabetea bukatzeko XXIII Noble Villa de Portugalete eta Bilboko Bandera antolatuko da. Txapelketako azkenengo asteburua, Kontxako Bandera ostean, Bermeora eta Portugaletera, azken hau El Corte Inglés XL. Banderarekin, abiatuko da. Estropada hauetan baita playoffak jokatuko dira ere. 

Itzuli