Albisteak 2011
LEHIAKETA
18 Abu 2011
DIZIPLINA EPAILEAREN EBAZPENAK
Azken egunetan ACT elkarteko Diziplina Epaileak ebazpen batzuk jakinarazi ditu. Honatx xehetasunak:
- Diziplina espediente zigortzailea abiatzea Jose Manuel Francisco (Bermeo - Urdaibai AEko entrenatzailea), Josu Zabalondo (Bermeo - Urdaibai AEko presidentea) eta Sonia Boubetari (Rias Baixas klubeko kirolaria), "Estrobo Prozesua"-rekin duten harremana dela eta. Espedientea abiatzea erabakita ere (antzera gertatu zen Bermeo - Urdaibai AE klubarekin), zigorra jartzeko prozesu hori bertan behera uztea erabaki da, epaitegietan atariko diligentzia fasea bukatu arte.
- ACT elkarteko Zuzendaritza Batzordeak proposatu, eta elkarteko bazkideen Batzar Orokorrak eskatutako kautelazko neurriak aintzat ez hartzea. Kautelazko neurri horiek Urdaibaik lehiaketan jarduteko eskubidea bertan behera uztea eskatzen zuten, zigor espedientea bukatu bitartean, edota gaur-gaurkoz Urdaibai - Bermeo AE-rekin zerikusia eduki edo inputatuta dauden pertsonen jarduteko eskubidea bertan behera uztea. Horregatik, Urdaibai Umpro Avia klubak San Miguel Liga-Mapfre Koroe lehiaketako kidei zaten jarraituko du denboraldia bukatu arte.