Albisteak 2018
BEREZIAK
27 Ira 2018
CaixaBankek sarituko du Eusko Label Ligako patroi onena
Ander Etxegoienek jasoko du denboraldi patroi onenaren saria patroien afari tradizionalean
Urtero bezala denboraldi amaieran, CaixaBankek bihar sarituko du Eusko Label Ligako CaixaBank Patroi Onenaren Saria, Eusko Label Ligako eta Liga Euskotreneko patroiak izaten diren afari tradizionalean.
Ander Etxegoienek jasoko du lehen aldiz garaikurra, sailkapenean lehen postuan bukatuta 16 punturekin. Ondarroa Cikautxoko Iñigo Larrinagak baino bost gehiago eta Orio Babyautoko Gorka Aranberrik baino sei gehiago. Libiako patroiak lehen jardunaldian jantzi zuen CaixaBank Patroi Onenaren maillota, eta ez du kendu denboraldi amaierara arte.
Ekitaldia bihar arratsaldean ospatuko da Zarauzko Cachi Bachi elkartean, non era berean iaz hirugarrenez saria irabazi zuen Ioseba Amunarriz sarituko den, garaikurra beretzat geratzeko eskubidea eskuratuta.