Albisteak 2011

LEHIAKETA

29 Urt 2011

BORDELEN HASIKO DA 2011KO SAN MIGUEL LIGA

BORDELEN HASIKO DA 2011KO SAN MIGUEL LIGA

Urtarrilaren 29an 2011 urteko 1. eta 2. Batzar Orokorrak egin dira ACT Traineru Kluben Elkarteak Oiartzunen duen bulegoan. Batzarrean ACT elkarteko kide diren klub guztiek parte hartu dute. Bigarren batzarrean Camargok Zarautzen tokia hartu du, elkarteko bazkide kide gisa. Giroak Bereziartua sagardotegian jarraitu du.

1.go Batzar Orokorrean honako gai hauek nabarmendu dira:

- Bilbon egindako azken batzarreko aktaren irakurketa eta onarpena.
- 2010 urteko diru kontuen txostenaren onarpena. 2010 urteko kontu eta balantzea aurkeztu da, eta egin beharreko azalpenak egin ondoren, pasa den denboraldiko balantze ekonomikoa onartzea erabaki da aho batez: aldeko 12 boto. Kontu balantzea 700.000 eurokoa da.
- 2010 sasoian ACT elkarteko zuzendaritza batzordeak egindako kudeaketaren onarpena. ACTko presidenteak, Peter Bravo jaunak, denboraldiko laburpen txiki bat egin du, eta aho batez onartu da.
- Camargo elkarteko bazkide berri gisa onartu da. Bide batez, Zarautz AEk bazkide izateari utzi dio.


2. Batzar Orokorrean honako gai hauek nabarmendu dira:

- Bandera bakoitzeko sari kopurua 22.500 eurokoa izango da, gutxienez. Pasa den sasoiko kopuru bera.
- 25.000 euroko bermea aurkezteko neurria onartzen da, maiatzaren 1erako. Diziplina prozesu orotik salbu dauden klubei 2011ko irailaren 30ean bueltatuko zaie bermearen kopurua. Kontrakoa gertazen bada, bermea abenduaren 31 arte egongo da indarrean.
- Bukatzeko, eta egin beharreko bozketaren ondoren, ACT elkarteko zuzendaritza berria onartu da, aho batez (aldeko 12 boto). Kide hauek izango ditu zuzendaritza batzordeak:
-Presidentea: - Piter Bravo (Castro).
-Idazkaria: Josetxo Aranburu (Pasai San Pedro)
-Diruzaina: Luis Unanue (Zumaia)
-Bozeramailea: Jose Manuel Sotelo (Tiran)

Ez-ohiko Batzarrean honako gai hauek nabarmendu dira:

-Estatutuen aldaketa onartzen da, helburu honekin: Mekanismo bat finkatzea, denbora epe jakin batean lehiaketa arloan onartzen diren arautzeetan (espresuki Lehiaketa Arautegiarekin zerikusi zuzena dutenak), aldaketarik ez egiteko. Bide batez, mekanismo horrek, arautegi horretan egin daitekeen edozein aldaketak gutxieneko iraupena izatea, edo epe jakin batean indarrean egotea finkatuko du. Epe jakin hori lau urtekoa izatea adostu da, gure inguruko beste kirol elkarte batzuen berbera, eta Udako Olinpiar Jokoak antolatzen diren urtearekin bat egiten duena: 2012, 2016, 2020 eta abar. Gauzak horrela, 2012an egingo litzateke gaur egun indarrean dagoen lehiaketa arautegiaren berraztertzea. Urte horretan adostutakoa hurrengo lau urteko epean egongo da indarrean, alegia, olinpiar ziklo osoan. ACTko arautegiari egonkortasuna emango dion mekanismo bat finkatzea.
-Euskotren Ligako lehiaketa arautegia dagoen bezala uzten da.
-Bordeleko Komertzio Ganbarak egindako akordio proposamena onartzen da, 2011ko ekainaren 19an San Miguel Liga hiri hartan has dadin. Ekainaren 18an erakustaldi bat egingo da ACT elkarteko 12 ontziekin Bordeleko Garona ibaian. Hurrengo egunean, 2011 urteko San Miguel Liga hasiko da, kokagune berean. Asteburu horretan, ACT elkarteak hainbat ekitaldi antolatuko ditu estropada eremu inguruan, Bordeleko "Ibaiaren Festa" jaiarekin bat eginez. Besteak beste, edariak eta parrillan egindako haragi errea eskainiko zaizkie hara bertaratzen diren guztiei.

Itzuli