Albisteak 2024
LEHIAKETA
25 Abu 2024
Bermeo Urdaibai 2024. Eusko Label Ligako txapelduna da dagoeneko matematikoki
Donostiarrak eskuratu du Getariako XV. Ikurrina, estropada amaeira ezin estuago batean.
Bermeo Urdaibai 2024. Eusko Label Ligako txapelduna da dagoeneko, Getarian bigarren amaitu ostean. Bideo Finishean erabaki da nor izan den gaurko trainerurik azkarrena. Parean heldu dira Donostiarra eta Bermeo Urdaibai, eta azkenean Igor Makazagak prestatutako mutilak eskuratu dute bandera 20:59.38 denboran, ‘Bou Bizkaia'-rekiko 0.08 segundoko abantailarekin. Zierbenak Donostiarrak baino 19 segundu gehiago behar izan ditu estropada amaitzeko eta hirugarrena izan da. Laugarren postuari dagokionez berriz, oriotarrek eskuratu dute, kronoa 21:22.24ko denboran geldituta.
Bermeo Urdaibaik ospakizun bikoitza du garukoan. 18. jardunaldiren ostean, gaur erabaki da 2024ko Caixabank patroi onena, eta Gorka Aranberrik eskuratu du maillota.
Eusko Label Ligako sailkapenari erreparatuta, azkenik, bi jardunaldiren faltan Bermeo Urdaibaik 203 puntu ditu. Zierbenarena da bigarren postua 177rekin, Donostiarrak 169 ditu eta Oriok 156.