Albisteak 2019

BEREZIAK

09 Ira 2019

Arraun denboraldia azken hatsean da

Arraun denboraldia azken hatsean da

Asteburu honetan jakingo dugu nork irabaziko duen Eusko Label Liga eta zein ontzi ariko diren datorren urtean goi mailako bi lehiaketetan
 

Arraun denboraldia azken txanpan sartu da jada. Bermeon eta Portugaleten jokatuko dira aurtengo Eusko Label Ligako azkenaurreko eta azken jardunaldiak, eta gauza asko airean daude oraindik. Asteburu honetan jakingo dugu zein taldek irabaziko duen 2019ko Eusko Label Liga eta horrekin batera nork altxatuko duen irabazleari dagokion CaixaBank Koroa, Orio Babyatok GO fit Hondarribia bigarren sailkatuarekiko 15 puntuko aldea badu ere. 

Bestalde, Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako igoerako kanporaketa jokatuko da asteburuan; gizonezkoen kanporaketari dagokionez, bost talde datorren urtean Eusko Label Ligan aritzeko bi txartelen bila ariko dira lehian, hots, San Pedro, Zarautz Babyauto, CR Ares, Deusto Bilbao eta SD Tiran. Emakumezkoenari dagokionez, berriz, Hondarribia Bertako Igogailuak, Hibaika Jamones Ancin eta Zumaia Salegi Jatetxea nor baino nor ariko dira Euskotren Ligako laugarren postua bereganatzeko asmoz. 

Atzera kontaketa hasi da, eta garbi dago datorren asteburuan zirrara, tentsioa eta urduritasuna zure bihotzaren erritmora pilatuko direla.  
 

Itzuli