Albisteak 2011

LEHIAKETA

21 Uzt 2011

AMBILAMP BANDERAREN IV. EKITALDIA PORTUGALETEN

AMBILAMP BANDERAREN IV. EKITALDIA PORTUGALETEN

Portugaleteko estropada ikustera bertaratzen diren zaleek kontsumo baxuko bonbilla bat edo erretako fluoreszente bat kapel bat, bi garagardo eta kamiseta bategatik trukatzeko aukera izango dute Ambilamp etxeko postuan.

San Miguel Liga lehiaketa erdira hurbiltzen ari da, eta Portugaletek Ambilamp Banderako IV. ekitaldia hartuko du. Kaiku izango da estropadako antolatzailea, eta estropadak denetarik izango du. Distantzia erdia Bilboko itsas errekan, eta beste erdia itsaso zabalean, Bilboko Abran. Hiru txanden osaketa bezperan Pasai San Pedron jokatutako estropadak utzitako sailkapenaren arabera erabakiko da.

Eguerdian egin da Ambilamp Banderako aurkezpen ekitaldia Sestaoko udaletxeko pleno aretoan. Han izan dira Sestaoko alkatea, Josu Bergara Jauna, Kaiku taldeko Jose Manuel Monje presidentea, eta Ambilamp etxeko zuzendari nagusia, Juan Carlos Enrique jauna. Igandeko estropada eguerdiarekin bat hasiko da, 12tan, eta ontziek hiru itsas miliako distantzia osatu beharko dute: 5.556 metro, lau luze eta hiru ziabogekin.

Itzuli