Albisteak 2023

ELKARTEA

16 Ots 2023

Akordioa: Hitzarmena ARC-rekin

Akordioa: Hitzarmena ARC-rekin

ACTk eta ARCk lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute

ACTko presidente Borja Rodrigok eta ARCko presidente Maika Rodriguezek bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute, banku finkoko arrauna egonkortu eta koherentzia handiagoa emateko asmoz.

Sinatutako akordioak bi elkarteen lehiaketarekin lotutako hainbat alderdi bateratzeko balio du. Bertan idatzitako puntu nagusien artean, Eusko Label Ligaren eta Euskotren Ligaren, eta KAE 1 eta Emakumeen KAEren arteko igoerak eta jaitsierak arautzeko modua jasotzen da, bi elkarteek antolatzen dituzten lehiaketetan parte hartzen duten taldeen osaera ere, bai eta modu homogéneo batean kirolariek klubaz aldatzen dutenean hauen kontrol bat izan, eta euren historialen erregistro bakarra izango da.

Ildo horretan, Borja Rodrigo pozik agertu da, akordioak agerian geratzen baitira bi elkarteen arteko adostasuna eta akordio-maila.

Era berean, "ACTk identifikatutako helburuetako batean aurrera egiten jarraitzeko aukera ematen digu akordioak, gure inguruko arraunari ahalik eta egonkortasun eta koherentzia handiena emateko asmoari dagokionez. Horretarako, arraunaren hurrengo mailak antolatzeko ardura duten estamentuekin sinatzen dira akordio hauek. Zalantzarik gabe, norabide berean aurrera egiteko bidea ematen dute", adierazi du bizkaitarrak.

"2018an Galiziako Ligarekin lehen aldiz sinatu, eta oraindik indarrean jarraitzen duen akordioari jarraipena ematen dio orain Kantabria eta Euskadiko traineruen ligako hurrengo maila antolatzeaz arduratzen den ARC elkartearekin sinatu dugun akordioak. Akordioak gure lehiaketengan, gure klubengan eta gure kirolariengan eragin positiboa izango duela uste dugu", esan du Rodrigok.

Bestalde, Maika Rodriguezek adierazi duenez, "duela urte batzuetatik egiteke zegoen akordioa da, gutxi-asko betetzen ari zen, eta orain idatzita dagoenez, akordio ona da bi elkarteentzat".
 

Itzuli