Albisteak 2022
LEHIAKETA
17 Abe 2022
ACTk bere bidea jarraitzen du
2022ko azken Batzarra egin da
ACTko bazkideek gaur goizean egin dute 2022ko azken batzarra Portugaleten. Bertan, klubek denboraldiko egoera ekonomikoa eta administratiboa errepasatu dute.
Aldi berean, Elkarteko klubek hainbat aldaketa onartu dituzte estropada arautegian, eta datorren urtetik aurrera sartuko dira indarrean. Halaber, ALNren (Ipar-mendebaldeko Liga Elkartea) eta ACTren artean indarrean dagoen lankidetza-hitzarmena luzatzea onartu dute, egungo indarraldia 2023ko abenduaren 31ra arte luzatzeko.