ORIO ORIALKI

Historia

Klubaren babesleak
  • ORIALKI
  • ORBINOX
  • Euskadi LowCost
  • Iraupen Urma
  • Inmobiliaria Orio
  • ZIPRI
  • Grupo Sagardi
  • PBX
  • AUMA
  • Setalde
  • Loiola
  • Transportes Indo
  • SALBIDE
  • BODEGA KATXIÑA
  • EL VASKITO
  • FORD Easo Motor
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Mediolanum
  • ALDINET
  • TELLERIA
  • ALUMAK
  • URIBITARTE
  • ALDAPE
  • Mahala
  • Orioko Udala

Orioko traineruak 1879an parte hartu zuen, aurreneko aldiz, estropada ofizial batean, edo hori da behintzat daukagun lehenbiziko aipamen idatzia. Donostiako estropadetan izan zen, Kontxako banderan. 1901ean irabazi zuen Kontxako bandera lehenengo aldiz. 1879tik 1932ra «Orio» izenarekin lehiatzen zen trainerua. 1933 eta 1964 artean, berriz, «Emen-Gatoxtik-Orio» izena hartu zuen, eta 1965eko ekainean, Arraunketa Elkartea sortu zenean, elkartearen izena hartu zuen: «CRO Orio AE».

Kontuan hartuta, gaur egun, lehiaketako arrauna bai gizonek eta bai emakumeek egiten dutela, ezinezkoa da ontzi-mota guztien berri ematea paragrafo labur hauetan eta, beraz, beste kategoriei inolako meriturik kendu gabe, traineruen garaipenak aipatuko ditugu hemen. 2025ra arte Oriok lortutako 978 garaipenetatik (809 Gizonak + 169 Emakumeak), 517 traineruaren garaipenak dira (423 Gizonak + 94 Emakumeak). Horien artean nabarmentzekoak dira Kontxako 36 banderak (33 Gizonak + 3 Emakumeak) eta goi-mailan irabazitako zortzi Liga: (3 Euskal Traineru Liga/Gizonak: 1996+1997+1998); (2 Eusko Label Liga/Gizonak: 2019+2025) y (3 Euskotren Liga/Emakumeak: 2019+2020+2022).

ACTri eta gizonezkoen traineruari dagokionez, Orioko trainerua beti ibili da onenen artean eta 2019 eta 2025ean irabazi du Liga. ACTn lortutako datuak nabarmentzeko modukoak dira: 22 denboralditan parte hartu du eta 68 garaipen lortu ditu. Sailkapenen segida historikoari erreparatzen badiogu, datu hauek azpimarratuko genituzke: bitan irabazi du (2019 + 2025), hiru aldiz egin du bigarren (2007, 2010 eta 2014an), eta 6 aldiz hirugarren (2006, 2008, 2013, 2015, 2017 eta 2021). Esan behar da 2011ean traineruetako zilarrezko kategoriara jaitsi zela elkartea, baina 2012an, estropada guztiak irabazi eta gero, berriro igo zen kategoria nagusira eta hor egon da harrezkero, gehienetan goiko postuetan. Iaz, esaterako, Txapeldun izan zen Eusko Label-Corona Caixabank Ligan.

2026. Denboraldi hontan aldaketak gutxi dira taldean, prestatzaile berdiña, arraunlari gutxiren bajak eta altak ere gutxi. Beti bezela, Orioko mirotzek gogoz eta ilusioz ekingo diote 2026ko denboraldiari, duintasunez lehiatu eta goiko postuetan banderen bila jarduteko asmoz.